Uxue Alberdiren bisita, Amezketan

Ataria 2021eko apirilaren 21a

Amezketako Irakurle Taldeak gonbidatuta izan zen, atzo, Uxue Alberdi idazlea Dendaostekoak liburuaz hizketan.

Amezketako Irakurle Taldeko kideek urteko hirugarren liburua izan dute Uxue Alberdiren Dendaostekoak. Aitzakia hori hartuta, idazlea bera gonbidatu zuten taldera, eta atzo Amezketan izan zen Alberdi.

Solasean aritu ziren Dendaostekoak liburua aitzakia hartuta, eta "ordu eta erditik gora, eta labur egin zitzaigun", esan dute taldetik.

Ikasturtea amaitzeko oraindik bi liburu geratzen zaizkiela adierazi dute, eta maiatzerako irakurri beharrekoa Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko liburua izango da. Maiatzaren 18an, 19:00etan, elkartuko da Irakurle Taldea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!