Autoak errepidean ez uzteko, aparkalekua

Ataria 2021eko apirilaren 15a

Amezketako Udalak eskolako sartu-irtenetan egunero sortzen diren auto pilaketak direla eta, arazo horri irtenbide bat eman nahian, aparkaleku berria egokitu du Ergone auzoan.

«Aparkaleku berriarekin kotxeak ondo uzteko behar beste toki egongo dela espero dugu», adierazi dute udaletik, eta dei egin diete herritarrei eskola parean «autoak errepidean ez uzteko». Haurrak tarteko daudela kontuan hartuta, auto pilaketek sortzen dituzten arriskuak ekidin nahi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!