Odola emateko aukera, gaur, Amezketan

Ataria 2021eko apirilaren 7a

Gipuzkoako Odol Emaileak, gaur, Amezketan izango dira, beraz, herritarrek odola emateko aukera izango dute.

Amezketan izango dira Gipuzkoako Odol Emaileak, eta odola eman nahi duenak ordua hartu beharko du. Gaur goizean zehar 943 00 78 84 telefono zenbakira deitu behar dute odola eman nahi dutenek.

16:30etik 20:10era bitartean egongo da odola emateko aukera, kultur etxean. Herritarrak odola ematera animatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!