Ibilgailuen zerga ordaintzeko epea jarri du udalak

Ataria 2021eko apirilaren 7a

Amezketako Udalak 2021. urteari dagokion ibilgailuen zergaren ordainketa hilaren 9tik maiatzaren 31era bitartean egin beharko dela adierazi du.

2021. urteari dagokion ibilgailuen zergaren ordainketa apirilaren 9tik maiatzaren 31era bitartean egin beharko dela ohartarazi du Amezketako Udalak.

Ibilgailuen zerga helbideratu gabe duten herritarrek Kutxabankek duen edozein bulegotatik pasa daitezke ordainketa egitera. Horretarako, udal aguazilak etxera eramandako agiriarekin joan beharko da, eta diru sarrera Amezketako Udalaren izenean dagoen kontu korrontean egin beharko da.

Zerga helbideratuta dutenen kasuan, berriz, zerga apirilaren 9an kobratuko dela kontu zenbakitik adierazi dute. Aipatu epeetan, hau da, maiatzaren 31a baino lehen ez bada ordaindu, %20ko errekarguarekin kobratuko dela gogorarazi dute udaletik.

Aldiz, hurrengo urterako ibilgailuen zerga helbideratu nahi izanez gero udaletxera deitzeko eskatu dute, datuak eman ahal izateko. Gainera, helbideratuta jartzeak tramiteak errazten dituela eta kostuak ere gutxitu egiten direla jakinarazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!