Binakako Frontenis Txapelketako finalak, igandean

Ataria 2021eko martxoaren 26a

Amezketako gazte talde batek frontenis txapelketa antolatu du herrian. Igandean, Larrunarri pilotalekuan, 16:00etan, jokatuko dira bi finalak.

Amezketako 15-16 urteko gazte talde baten ideia izan zen, eta Binakako Frontenis Txapelketa antolatu zuten bi kategoriatan banatuta. 

Bertakoek eta ingurukoek osatu dituzte bikoteak, eta guztira hamabi bikote izan dira parte hartu dutenak. Sei bikote 14 eta 18 urte artekoen mailan, eta beste sei bikote, 18 urtetik gorakoetan.

Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatu dituzte partidak, eta igandeko finaleko bi partidak ere bertan jokatuko dira. 16:00etan hasiko dira jokatzen partidak. 

Bikote irabazleek bi sari izango dituzte aukeratzeko, edo bertako produktuekin osatutako saski bat edota herriko tabernan menu berezi bat. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!