Arritzagarako bidean ondo aparkatzeko eskatu du udalak

Ataria 2021eko otsailaren 5a

Argazkia: Amezketako Udala

Amezketako Udalak seinalea jarri du Arritzagara joateko bidean jendeak autoak ondo aparka ditzan.

Amezketako Udalak jakitera eman du azken hilabeteetan "hainbat arazo" sortu direla Arritzagako minetara joateko pista hasten den tokian jendeak kotxeak gaizki aparkatuta uzten dituelako. Horren eraginez, inguruko baserritarrak beraien traktoreak edo kamioiak pasa ezinik ibili dira: "Gogoratu baserritarrek asteburuetan ere lan egiten dutela".
 
Aparkatzea debekatuta dagoela esateko seinalea jarri du Amezketako Udalak, eta kilometro batera ondo egokitutako aparkaleku bat dagoela adierazten da bertan. "Arazoak bere horretan jarraitzen badu bestelako neurri batzuk hartu beharko ditugu", esan dute udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!