Dutxa jarri dute gimnasioan

Ataria 2021eko otsailaren 2a

Amezketako Udalak dutxa jarri du gimnasioko erabiltzaileentzat. Erabili nahi dutenek, ordea, udaletxetik pasa behar dute. 

Zerbitzu berria jarri du martxan Amezketako Udalak. Kultur etxeko komunetan dutxa bat jarri dute gimnasioko erabiltzaileentzat. Erabili nahi dutenek beraien gimnasioko giltza udaletxera eraman beharko dute, eta bertan giltza programatuko zaie dutxarako sarbidea izan dezaten.

Bestetik, udalak gogorarazi du 2021ean bazkide izaten jarraitu nahi dutenek urteko kuota ordaindu behar dutela aste honetan zehar. Aldiz, bazkide izateari utzi nahi dioenak giltza entregatu behar du udaletxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!