Urte berriarekin ere gimnasioa erabiltzeko aukera izango da

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 28a, 10:31

Amezketako Udala 2021era begira jarri da, eta gimnasioa erabiltzen jarraitzeko betebeharrekoak prest ditu. Bazkide izateari utzi nahi diotenek, urtarrilaren 10a baino lehen entregatu beharko dute giltza udaletxean.

Amezketako Udalak gimnasioa erabiltzeko arauak argitaratu ditu. Amezketarrek eta Amezketan erroldatu gabeek ere erabiltzeko aukera izango dute. Hori bai, bazkide izaten jarraitu nahi ez dutenek, urtarrilaren 10a baino lehen giltza udaletxean entregatu beharko dute.

Bazkide izaten jarraitu nahi duenak edota bazkide egin nahi duenak, 2021eko urtarrilaren 2 eta 31 bitartean dagokion kuota ordaindu beharko du, eta ordaindu izanaren ziurtagiria udaletxean aurkeztu beharko du. Diru sarrera Kutxabankeko ES71 2095 5020 0610 6002 4469 kontu zenbakian egin beharko da.

Amezketan erroldatutakoek, eta 16 urtetik 65 urtera bitartekoek, urte osoa 65 euro ordaindu beharko dute, eta hiruhilekoa 25 euro. Aldiz, 65 urtetik gorakoek urte osoa 35 euro eta hiruhilekoa 15 euro ordaindu beharko dute.

Amezketan erroldatu gabeen kasuan, urte osoa 120 euro ordaindu beharko dute, eta hiruhileko bakoitza 35 euro.

Bazkideei giltza inteligentea entregatzen zaie, eta lehena dohainik da. Norbaitek galtzen badu, ordea, giltza berria egitea 10 euro kobratuko du udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!