60 argazkitik gora

Ataria 2020ko abenduaren 16a

Amezketako Udalak argazki lehiaketa bidez aukeratutako argazkiekin osatu du 2021eko egutegia. Urte berriarekin batera banatuko dute, eta orduan emango dituzte ezagutzera irabazleak.

Amezketako Udalak azken urteetan argazki lehiaketa bidez aukeratzen ditu urteko egutegia osatzeko argazkiak. Hamahiru argazkik osatzen du etxez etxe banatzen duten egutegia, eta 2021ekoa ere prest dute. 

Urte hasierarekin batera, etxez etxe banatzen dutenean emango dituzte ezagutzera 13 argazki irabazleak. 

Aurtengo gaia Amezketa izan da, eta herriko txoko ezberdinak aurkeztu dituzte lehiaketara. 60tik gora argazki jaso dituzte. Udaleko webgunean zintzilikatu dituzte aurkeztutako argazki guztiak. Argazki guztiak hemen ikus daitezke.

Amezketako Udalak eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten herritar guztiei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!