Haurren Gabonetako eskaintzan izen ematea zabalik dago

Ataria 2020ko abenduaren 14a

Haurrei zuzendutako eskaintza egoerara egokituta antolatu du Amezketako Udalak. Abenduaren 23 eta 30ean, eta urtarrilaren 4an izango dira ekimenak. Parte hartzeko izen ematea nahitaezkoa da, eta ostirala da apuntatzeko azken eguna.

Amezketako Udalak aurten ere haurrei begirako Gabonetako eskaintza prestatu du. Egoera dela eta ezberdina izango bada ere, abenduaren 23 eta 30, eta urtarrilaren 4erako antolatu dituzte ekimenak. 

Izena emateko epea abenduaren 18an bukatuko da, eta garbi jarri dute epez kanpoko izen ematerik ez dutela onartuko. Izena 688 71 16 75 zenbakian eman beharko da.

Abenduaren 23an, parkea eraikitzen ekimena izango dute Beltzaren parkea berreraikitzeko. Haurrak izango dira protagonista. LH1etik LH6ra bitarteko haurrei zuzendua da, eta mailaka bereizita, gehienez 13 haur taldeko ariko dira. Abenduaren 30ean, mendira goiz pasa egingo dute 14 haurreko bi taldetan banatuta. Azkenik, urtarrilaren 4ean, Musikarium haur emanaldia izango da, 18:00etan, Larrunarri pilotalekuan. Gehienez, 140 ikusle sartuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!