Zirika Zirkusen ikuskizuna, bihar, Amezketan

Ataria 2020ko azaroaren 10a

San Martin eguna da biharkoa, eta bestelako ospakizunik izango ez bada ere, haurrentzat emanaldia antolatu dute Amezketan.

Amezketan urtero ospatzen dituzte sanmartinak, baina aurten San Martin eguneko ohiko ospakizunik ez dute izango. Hala eta guztiz, haurrei begirako ikuskizuna antolatu dute, bihar, hilak 11, 16:30etan. Herriko haurrek Zirika Zirkusen Berrerabizi ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute Larrunarri frontoian.

Ikuskizunera joan ahal izateko, ezinbestekoa izango da 688 71 16 75 telefono zenbakian izena ematea. Bihar, hilak 11, 13:00ak baino lehen egin beharko da izen ematea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!