Amezketako Zubiberri auzoko etxebizitza batean piztu da sua, 13:00ak aldera. Oraindik ez dute jatorria identifikatu, baina antza denez, etxebizitzako sukaldean zegoen ke-kanpaiak hartu du su. Suhiltzaileek egoera kontrolatu dutela eta zauriturik ez dela egon azaldu dute. Suteak ke-kanpaia erretzeaz gain, bestelako kalte material nabarmenik ez omen du eragin.