Argazki lehiaketa egingo dute 2021eko egutegia osatzeko

Ataria 2020ko urriaren 8a

Lehenengo argazki lehiaketara aurkeztu ziren argazkiak.

Amezketako Udalak 2021eko egutegia argazki lehiaketa bidez aukeratutako argazkiekin osatuko du. Pertsona batek gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake, eta entregatzeko azken eguna azaroaren 13a da.

Amezketako Udalak urtero ateratzen du etxe guztietan banatzeko egutegia, eta azken bi urteetako arrakasta ikusita, aurten ere, argazki lehiaketa bidez aukeratuko ditu argazkiak.

Lehiaketako argazkiak udaletxean aurkezteko azken eguna azaroaren 13a jarri dute. 14 urtetik gorako edozein pertsonak parte har dezake eta gaia Amezketa izango da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera izango du. Formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute. Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da: argazkia(k) non atera d(ir)en; egilearen izen-abizenak, telefonoa edota helbide elektronikoa.

CD edota USB batean, gutun-azal baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin aurkeztu beharko dira, edo posta elektronikoz informazio osagarriarekin, udala@amezketa.eus helbidera bidalita. 13 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 eurokoa izango da. Argazki sarituekin 2021eko egutegia osatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!