Urriaren 30era arteko epea izango dute zabor bilketaren tasa ordaintzeko

Ataria 2020ko irailaren 28a

Helbideratu gabe dutenek, bankuan egin beharko dute ordainketa epea amaitu baino lehen; gainerakoei irialren 30ean kenduko zaie kontutik.

2020 urteari dagokion zabor bilketaren tasa ordainketa irailaren 30etik urriaren 30era bitartean egin behar dela gogorarazi du Amezketako Udalak. Helbideratu gabe dutenek, etxera iritsitako ordainagiriarekin bankuan ordainketa egin beharko dute epe horren barruan; helbideratuta dutenei bihar bertan kobratuko zaie. 

Aipatutako epea pasaz gero, %20ko errekarguarekin kobratuko dira tasa guztiak. Datorren urterako helbideratu nahi duenak udaletxera deitu beharko du datuak emateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!