Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Haritz Mujika eta Jone Uria aritu dira bertsotan, eta gai jartzaile, berriz, Imanol Artola Felix. Atzean Guillermo Olmok Zumetaren omenez eginiko murala izan dute. Hain justu, Zumetaren Gernika da Olmok marraztutakoa.
Osasun neurriak hartuta, jende ugari gerturatu da bertso saioaz gozatzera.