Body pump ikastaroan izena eman daiteke

Ataria 2020ko irailaren 15a

Body pump saioak izango dira Amezketan, Maria Mujikaren eskutik.

Aurten ere Body pump egiteko aukera izango da Amezketan. COVID-19a-ren eraginez, saioak gehienez bederatzi pertsonakoak izango dira, segurtasun neurriak bete ahal izateko.

Izena 618 115 694 telefono zenbakian eman beharko da, deituz edota mezua idatziz.  Saioen ordutegia izena ematen dutenen artean erabakiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!