Koronabirusa

Zumadi eskolan irailaren 14an hasiko dute ikasturtea

Ataria 2020ko irailaren 5a

Amezketako eskolan klaustrokide batek positibo eman du PCR proban. Gipuzkoako lurralde ordezkaritzarekin eta prebentzio arduradunekin adostuta, 2020-2021 ikasturtea astebetez atzeratzea erabaki dute. 

Zumadi eskolako gainerako irakasleek ere atzo egin zituzten PCR probak eta irailaren 11ra arte konfinatuta egon beharko dute. 

"Momentu honetan daukagun egoera kontuan hartuta irtenbide egokiena ikasturtearen hasiera atzeratzea dela iruditu zaigu", esan dute eskolako arduradunek. Gipuzkoako lurralde ordezkariarekin eta prebentzioko arduradunarekin hitz egin ondoren hartutako erabakia izan dela aipatu dute Zumadi eskolatik. 

Amezketako eskolako klaustrokideek sentitzen dute egoera honek ekarriko dituen eragozpenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!