Zabor bilketa sistema berria Amezketan

Ataria 2020ko uztailaren 22a

Ontzi berriak, jada erabilgarri. Amezketako Udala.

Hilabete hasieran jarri zuten martxan txartel bidez irekitzen diren edukiontzien sistema Amezketan. Azken asteetan txartelak banatzen eta herritarrekin bilerak egiten aritu da herriko udala; azaldu dutenez, "sistema berriaren funtzionamendu egokia" lortzeko helburuarekin. 

Sistema berria ezartzeak doikuntzak eskatzen ditu, eta Amezketako Udalak hainbat berrikuntza egingo dituela aurreratu du. Horien artean, Ergoene auzoan bost ontzien gune berri bat jarriko du, eta auzo horretan, zein Ugarte auzoan, mantendu egingo ditu zerrautsak jasotzeko ontziak. Zubillaga auzoan, berriz, ontzi urdina eta horia jarriko ditu eta datozen asteetan, herriko konposta egiteko guneak eraitsi eta jaso egingo ditu. 

Bada ontziak irekitzeko txartela jaso ez duen herritarrik ere. Horiei txartela helarazteaz udala bera arduratuko dela ere iragarri du. Azkenik, gertatu diren gorabehera batzuk direla eta, txartelak ezin direla zulatu nabarmendu du herriko udalak. Zulatuz gero, barruan duten txip batek funtzionatzeari uzten diola eta. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!