Koronabirusa

Udaleku irekiekin eta nerabeen eskaintzarekin jarraituko dute

Ataria 2020ko uztailaren 21a

Amezketako Udalak haur eta nerabeen "aisialdi hezitzailean" sinesten duela azpimarratu du, eta nahiz eta udalekuak bertan behera uzteko gomendioak jaso, aurrera egitea erabaki du antolatutako ekimenekin.

Amezketako Udalak, Osasun Sailak zein Eudelek emandako gomendioak aintzat ez hartzea erabaki du, eta udaleku irekiekin eta nerabeentzako eskaintzarekin aurrera egingo dute. Gomendioen aurrean, Amezketako Udaleko, alkatea, alkateordea, idazkaria zein gazteri suspertzailea elkartu direla nabarmendu dute, "egoera aztertzeko".

Amezketako Udalak "haur eta nerabeen aisialdi hezitzailean sinisten duela" adierazi du, eta "garrantzi handia ematen dio honi". Gainera, "bai udaleku zein gaztelekuko ekintzetan protokoloa goitik behera ondo bete da, eta esfortzu handia egin da talde txikiak egin ahal izateko", azpimarratu dute. "Begiraleak ere lan handia egiten ari dira haurren segurtasuna bermatzeko".

Honen aurrean, eta gomendio dela kontuan hartuta, informazio ezberdinak irakurri dituzte. Era berean, osasun neurriak betetzen direla jakitun direla esan dute. Guztia kontuan hartuta, Amezketako Udalak udaleku irekiekin eta nerabeen eskaintzarekin behin-behinean aurre egitea erabaki du. Beti ere, "egoera egunero aztertuko da eta Jaurlaritzatik iritsi daitezkeen erabakien menpe egongo da udala", azpimarratu dute.

Hala eta guztiz, egoera honen aurrean, norbaitek parte hartzeari utzi nahiko balio, ludotekako koordinatzaileari zein gazteluko suspertzaileari erabaki horren berria ematea eskatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!