Zazpi Iturriko arduradun berriekin, entrenamendu irekiak

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Xalton Zabalak urte askotan zehar egindako lanari lekukoa hartuz, herriko hainbat gaztek Zazpi Iturri pilota klubaren ardura hartu dute. Ilusio handiz ekin diote lanari, eta ikasturtea ofizialki irailean hasiko bada ere, uztailean zehar entrenamendu irekiak antolatu dituzte.

Honela, herriko haurrek aukera izango dute pilota entrenamenduak probatzeko, astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 13:00etara adin bakoitzak bere txanda izango duelarik.

Txandak horrela zehaztu dituzte: 10:00etatik 11:00etara, aurrebenjaminak (2013-2014) eta benjaminak (2011-2012); 11:00etatik 12:00etara, alebinak (2009-2010) eta infantilak (2007-2008); eta 12:00etatik 13:00etara, kadeteak (2005-2006).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!