Zumadi eskolako ikasleek sari bikoitza jaso dute

Ataria 2020ko ekainaren 26a

Otaño bertsopaper lehiaketa irabazi dute LH6-ko ikasleek. Saria noren eskutik jaso erabakitzerakoan, Amets eta Maddalen Arzallus aukeratu zituzten. Gaur izan dira bi bertsolariak Amezketan. Ikasleen galdera guztiak erantzuteaz gain, bertsotan ere jarri dituzte.

Otaño bertsopaper lehiaketa 2020

Gaia: Lotara sartu aurretik ohe azpira begiratzen dut...

Egileak: Amezketako Zumadi eskolako LH6

Doinua: Betroiarena

 

1. bertsoa

Zer dut ba bihotzean?
Zer da ba beldurra?
Ohi azpian sartuta
al da lapurra?
Zergatik larri jarri
baldin ba gezurra,
izango da txintxoa
edo al da maltzurra?
Makilaz egurra
kopetan zimurra
estu dut zintzurra
itxia sudurra...
Momentu hau etzait egin
oso laburra!

2. bertsoa

Manta azpian sartuta
nago lasaiago
beldurrik gabe egon
are nahiago.
Nahizta momentu hontan
euki gutxiago,
azpiko gauza hontaz
nazkatuta nago...
Tentsioa gorago,
azpian baitago,
beldurrari trago
in diot lehenago...
Lasaitu ohi azpian
ezer ez dago!

3. bertsoa

Ez herensuge eta
ezta ere zizare,
ez zuhaitz erraldoi bat
eta ez landare.
Bada ezpada eskuan
bi makil ta sare
horrek lasaitzen banau
badet nahiko ondare...
Baina aurki halare
beldurtien pare
begira goi ta behe
egon beharren gare...
Zer ote da bizitza
beldurrik gabe?

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!