Hondakin bilketa berriaren gaineko bi bilera ireki egingo dira

Ataria 2020ko ekainaren 23a

Amezketako Udalak egungo egoera hobetu eta hondakinen gaikako bilketa areagotzeko helburuarekin hiri hondakinen bilketa sisteman aldaketa batzuk egingo ditu.

Aldaketa horien berri herritarrei emateko, bi informazio bilera ireki egingo ditu. Biak 19:00etan izango dira, kultur etxean. Lehena, gaur, asteartea, Ugarteko Joxean Tolosa kalea, Ola auzoa eta herriguneko (Bartolome Deuna kalea 45 arte) bizilagunei zuzendua izango da. Bigarren bilera irekia etzi, ostegunean, egingo da, eta kasu honetan, Ergoene auzoa eta herriko baserrietako bizilagunentzat izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!