Amezketako Irakurle Taldeak ikasturtea bukatu du, baina "gogotsu" daude ikasturte berrian ere irakurzaletasunari jarraipena emateko.
Atzo, eguraldi txarra tarteko, kultur etxean elkartu ziren 20 bat pertsona. Janaz eta edatekoaz lagunduta, eta Amets Arzallus bertan zutela, Miñan liburua izan zuten hizketarako gai.
Koronabirusa tarteko, hiru saio baino ezin izan dituzte egin ikasturte honetan.