Amets Arzallus izango da, bihar, Amezketan

Ataria 2020ko ekainaren 16a

Amezketako Irakurle Taldeak antolatuta, bihar, 19:00etan, Amets Arzallus bertsolaria eta idazlea izango da Miñan liburuaz hizketan. Deialdi irekia da, eta edonork parte hartu dezake. Eguraldi ona eginez gero, urtero moduan, ikasturteari amaiera San Martinen emango diote. Aldiz, euria bada, hizketarako prest kultur etxean elkartuko dira, jatekoa eta edatekoa lagun hartuta. Aurtengo lanak Miñan liburuarekin bukatuko dituzte, baina itzuliko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!