Udalekuetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko ekainaren 10a

Amezketako Udala udako udalekuak antolatzen ari da, eta bertan parte hartu nahi duten haurrek izena eman beharko dute. Ostiralean amaitzen da izena emateko epea.

Amezketako Udala bete behar diren segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta ari da udalekuak antolatzen. 

Uztailaren 6tik 23ra izango dira udalekuak, eta 2 urtetik 12ra bitarteko haurrei zuzenduta daude. Parte hartzeko interesa duten haurrek izena eman beharko dute. Ostirala, ekainak 12, da izena emateko azken eguna, eta azpimarratu dute aurtengo "egoera berezia" kontuan hartuta, ez dela onartuko epez kanpoko izen ematerik. Ez dutela salbuespenik egingo adierazi dute.

Izena udaletxean eman daiteke, edo gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora idatzita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!