Amezketan bisita gidatuak antolatu nahi dituzte udarako

Ataria 2020ko ekainaren 8a

Amezketako Udalak bisita gidatuak antolatu nahi ditu, eta lan hori egingo luketen herritarrak nahi ditu. Bisita gidatuetan interesa dutenek izena eman beharko dute.

2020ko udan jende asko kanpora oporretara ez dela joango aurreikusi du Amezketako Udalak, eta hori horrela izan da Amezketan zehar izango diren bisita gidatuak antolatu nahi ditu udalak.

Bisita horien antolakuntza lanetan ari direla aurreratu dute, baina oraindik nolako bisitak izango diren zehaztu gabe dute. Hori bai, bisita hauen gidaritza herriko jendeak egitea gustatuko litzaieke. Uztaila eta abuztuan zehar egingo lirateke bisitak, eta jardun horretan aritzeko interesa dutenek 666 753 035 telefono zenbakira whatsapp bat idatzi beharko dute. Bihar bukatzen da apuntatzeko epea. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!