Bihar 19:00etan ezohiko osoko bilkura, Amezketan

Ataria 2020ko ekainaren 3a

Amezketako udal gobernuak, bihar, 19:00etarako deitu du ezohiko osoko bilkura. Bederatzi puntuko gai ordena izango dute jorratzeko, eta besteak beste, Amezketako autonomo eta enpresa txikientzat Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoak leuntzeko diru laguntzak, eta Amezketako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen lankidetza hitzarmena izango dituzte eztabaidagai.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!