Herritarren kexak direla eta, txakur jabeei oharra udaletik

Ataria 2020ko maiatzaren 28a

Amezketako Udala zakur jabe edo zaintzaileengana zuzendu da dituzten betebeharrak gogoraraziz.

Amezketako Udalak herritarrengandik jaso dituen kexak direla eta, beste ohar bat atera behar izan du txakur jabe edo hauen zaintzaileei zuzenduz.

Lehenik eta behin, erabilera arrunteko espazio publiko eta pribatuetan, animaliak uhal sendo baten bidez paseatu behar direla adierazi du. Horrez gain, gorozkiak oinezkoak ibiltzen diren edozein lekutan uztea galarazita dagoela gogorarazi die. Era berean, animaliek muturrekoa izango dute aurrekariak, izaerak, ezaugarriak edo egoerak hala gomendatzen duenean.

Bestetik, jabeek kontrolatu beharko dituzte txakurrak, pertsonei eta gainerako animaliei eragozpenik edo kalterik ez sortzeko, eta ondasun edo instalazio publikoak ez hondatzeko. Beraz, txakurra begi-bistan eduki beharko dute. Azkenik, debekatuta dute animaliak haurren aisia-guneetara sartzea eta erabilera publikoko txorrotetatik zuzenean ura edatea.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!