Amezketan begiraleak behar dituzte uztaileko udalekuetarako

Ataria 2020ko maiatzaren 27a

Amezketako Udalak aurrera egingo du urteroko udako udaleku irekiekin.

Amezketako Gaztelekuak begiraleak beharko ditu udaleku irekiak aurrera eramateko, eta lan horretan interesa dutenek izena eman beharko dute ekainaren 5a, ostirala, baino lehen. Curriculuma  gazteria@amezketa.eus helbide elektronikora bidaltzeko eskatu dute.

Nola antolatuko dituzten aurkezteko egoerak eskatzen dituen araudien zain daudela adierazi dute. Hala ere, uztailaren 6tik 30era izango direla argitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!