Aitziber Arteagak irabazi du Amezketako I. Pintxo Lehiaketa Digitala

Ataria 2020ko maiatzaren 22a

Amezketako I. Pintxo Lehiaketa Digitalaren irabazlea Aitziber Arteaga izan da, Metagoxo pintxoarekin. Publikoaren saria, berriz, Rakel Ladronek eskuratu du Mini hanburgesa pintxoarekin. 

Pasa den astean aurkeztu behar izan zituzten etxean egindako pintxoen argazkiak parte hartzaileek Amezketako I. Pintxo Lehiaketa Digitalean. Igandea bitarte zuten aukera, eta bi sari zeuden jokoan: epaimahaiarena eta publikoarena.

Epaimahaiaren saria Metagoxo pintxoarentzat izan da, eta herriko produktuekin osatutako saski ederra Aitziber Arteaga egileak jaso du. Atzo bertan banatu zituzten sariak. 

Amezketako Udalak aurkeztu diren pintxo guztiak bere Facebook orrialdera igo ditu, eta bertan bozkatu behar izan dute herritarrek publikoaren saria eskuratzeko. Guztira hamabi pintxo izan dira parte hartu dutenak. Atzo 13:00ak bitarteko epea zegoen bozkatzeko eta bi pintxo 25na atsegite botorekin geratu ziren. Antolatzaileek zozketa egin zuten Mini hanburgesa eta Galeper kabiaren artean; Rakel Ladronen mini hanburgesa izan da zorteduna. Rakel Ladronek ere atzo jaso zuen herriko produktuekin osatutako saskia.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!