BERTSOA

Baserritarren borroka

Erabiltzailearen aurpegia Ixiar Altuna 2020ko maiatzaren 25a

Doinua: Habanera.

Egun nabarmena denez

maiatzaren hamabosta,

ta luze-luzea denez

baserrietako soka,

lan asko dago atzean

ezta bakarrik azoka,

maiz familia batena

etorkizuna, erronka.

Su gañeko eltze denak,

tendereteko erropa...

ikuilu, mendi, ta soroko lan...

Ez diezaiegun oztopa,

lan baldintza, izarrak,

edo prezioen kontra...

Eguneroko lana da ta

baserritarren borroka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!