Koronabirusa

Geldialdia

Erabiltzailearen aurpegia Bixente Gorostidi 2020ko apirilaren 27a

Doinua: Esplikatzera noa kontuak.

Gelditzeko esan ziguten eta

haseran ezin gelditun

baino atsedenak askotan beida

gauzak nola argitzen ditun

itxialdiak gehientsuenok

jarri gaitu gu jakitun

alperrik zenbat joan etorri

ta pauso egiten genitun. 

 

Ezerk ez omen du dena onik

ta ezerk ez dena txarrik

itxialdian agendak ez du

ematen halako gerrik

ta begi bixtan agertu digu

hilabetean bakarrik

zenbat ibili ta joan etorri

egiten zan lehen alperrik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!