Txakurren jabeei kakak jaso behar dituztela gogorarazi die, Amezketako Udalak

Ataria 2020ko apirilaren 17a

Gauza batzuk ez ditu aldatu koronabirusak, eta Amezketako Udalak txakurren jabeei txakurren gorotzak jasotzeko betebeharrak dituztela gogorarazi die.

Itxialdi egoeran txakurren jabeak baimenduta dute beren txakurrekin kalera ateratzera, baina Amezketako Udalak, beste behin, herritarrei beren betebeharrak gogorarazi dizkie. "Kalera ateratzeak badakigu zein ondorio dituen, pixa eta gorotzak kalean geratzeko arriskua, eta badakigu herritar arduratsuek jokabide arduratsua dutela, baina bestelakoak ere badira, eta zenbait kaleetan txakurren kakak jaso gabe agertu dira", azpimarratu dute udaletik.
 
Udalak, ohar bidez jakinarazi die, "txakurra edukitzeak betebeharrak ere eragiten dituela eta herrigunean txakurren pixak eta gorotzak desatseginak direla". Beraz, "txakurrak kalera ateratakoan, hauek sortutako zikinak bildu itzazue kalea garbi utziaz".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!