Koronabirusa

Amezketako Udalak bertako ekoizleen alde egin du

Ataria 2020ko apirilaren 10a

Amezketako Udalak herriko ekoizleen produktuak kontsumitzera animatu nahi ditu herritarrak.

"Bertako produktuak kontsumitzea inoiz baino garrantzitsuago den honetan, herriko ekoizleen zerrenda bat osatu dugu dokumentu batean", adierazi dute udaletik. Herritarren artean banatu dute dokumentua, eta beste ekoizleei dei egin diete: "Inork zerrenda horretan azaldu nahiko balu udaletxera deitu eta gehituko genuke".

Hauek dira ekoizleak, eta zuzeneko eta etxez etxeko salmentak egiten dituzte:

Larte, gazta; Argaia Goena, haragiak; Nerea Roteta, babarrunak eta Ibarrako piperrak; Eguzkileire, ogia, gozoak eta irinak; eta Oteiza Goikoa, gaztak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!