Odola emateko deialdi berezia, gaur, Amezketan

Ataria 2020ko apirilaren 6a

Gipuzkoako Odol Emaileak elkarteak, gaur, odol ateratzea egingo du Amezketan, 18:30etik 20:30era. 

Covid-19ak sortutako egoera dela eta, gure etxeetatik ez ateratzeko betebeharra izan arren, "odol emate lanekin jarraitzea beharrezkoa da, Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izakinak mantentzen jarrai dezan", azpimarratu dute elkartetik.
 
Gaur, odol ematea Amezketako kultur etxeko 1. solairuko Jubilatuen Txokoan izango da. Jende pilaketak ekiditeko, Gipuzkoako Odol Emaileen elkartetik, goizean, ohiko emaileei deitu diete hitzorduak hartzeko. Norberak ere hartu dezake hitzordua, 943 00 78 88 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!