Gaia baserria izango da eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat prestatu dute. Parte hartzen dutenek eskulanaren argazki bat bidali beharko dute whatsapp bidez 688 711 675 zenbakira, igandea baino lehen. Mezu horretan haurraren izen-abizenak idatzi beharko dira. Eskulanen argazki guztiak Facebooken eta Instagramen jarriko dituzte ikusgai.