M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Ibilian aurrera pausoak emanaz

Ataria 2020ko martxoaren 9a

Amezketan Emakumeen Nazioarteko Egunari ibilian eman zioten hasiera. Herriko plazan elkartu ziren herritarrak, borroka feministarekin bat eginez. Kolore morez utzi zuten arrastoa herriko gune ezberdinetan.

Ergone, Igone, Iñanbira eta Astamutiletik pasa ziren, hurrengo elkargunea San Martingo tabernan egiteko. Bertan atsedenaldia egin eta gero, Hirubidetik igaroz Sasturainerako bidea hartu, eta berriz ere, kalean barrena astindu zituzten banderak.

Ondoren, emakumeen elkargune izan zen bazkaria egin zuten Zazpi-Itturri elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!