Etxebizitzen gainean informatzeko, bilera, gaur

Ataria 2020ko otsailaren 28a

Amezketan azken hilabeteetan etxebizitza lantaldea lanean aritu da, eta etxebizitza bat eskuratzeko interesa duten herritarrek beraien beharrak azaldu dituzte. Batez ere, gazteak elkartu dira, eta gaur, 19:00etan, informazio hori eta galdetegia banatzeko bilera egingo da kultur etxean.

Behar horietatik abiatuta herrian dauden hainbat aukera aztertu dituzte, eta gazteek beraien interesetara gehien egokitzen diren proiektuen inguruko iritzia eman dute. Lantaldeak atera dituen ondorioak plazaratuko ditu, eta galdetegia banatuko dute, etxebizitza bat eskuratzeko interesa eduki lezakeen pertsona gehiagoren informazioa eskuratzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!