Langile bat zauritu da Amezketako paper fabrikan

Ataria 2020ko urtarrilaren 29a

Ertzaintzatik azaldu dutenez 10:30ak inguruan gertatu da lan istripua, Aralar paper fabrikan. LABetik zehaztu dutenez, "azpikontratatutako enpresa batean egiten du lan arin zauriturik suertatu den langileak". 

Langilea bost metrotik erori eta arin zauritu dela azaldu dute LABetik. Larrialdi zerbitzuetako langileek lekuan bertan artatu dute eta ondoren Donostia Ospitalera eraman, Ertzaintzatik azaldu dutenez. Osalanetik jakinarazi dutenez, zer gertatu den argitzeko lekuan bertan ikerketa martxan jarri dute. 

Urtarrila hilabete zaila izaten ari da. Jada bederatzi langile hil dira euren lana egiten ari zirela, azkena Artatzan (Nafarroa), 10 metrotik erorita. Lan istripuak gehiago dira hala ere, eta azkena Getxon (Bizkaia) izan zen; garbiketa zerbitzuko langile bat zauritu zen traktorea iraulita. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!