Arabar Errioxara irteera antolatu dute, otsailaren 8rako

Ataria 2020ko urtarrilaren 29a

Amezketako Udalak Arabar Errioxara irteera antolatu du,  Lapuebla de Labarcan Uztaberri Eguna dela aprobetxatuz.

10:00etan aterako da autobusa Beartzanatik eta 20:00etarako itzuliko dira. 14 urtetik gorakoek 10 euro ordaindu beharko dute autobusa. Izena emateko zerrendak Ametza, Sasturain, Arkaizpe eta Beartzana tabernetan daude. Apuntatzeko azken eguna otsailak 5a da. Ardo ezberdinak dastatuz, egun osoko egitaraua prest dute:

11:30. Tren turistikoa, txokoen irekiera, haurrentzako parkea eta ardo eta olioen dastaketa komentatua.
12:00. bertako plater ezaguna den Bolo-aren dastaketa.
12:00-15:00. Bodega ezberdinetako ardoen dastaketa.
13:00-14:00. Bodegetara bisitak.
16:00. Autobusean elkartu eta Laguardia bisitatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!