Liburuak, filmak eta kantua, negurako

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko urt. 21a, 08:53

Neguko hotzari epeltasuna emateko barrurako moduko eskaintza prestatu du Amezketako Udalak. Haurrei begira, hilean behin, zinema areto bilakatuko dute kultur etxeko aretoa, eta haurrentzako filmak proiektutako dituzte, igandez.

Irakurle taldeak urteak daramatza martxan Amezketan, eta bi hilabetean irakurri beharrekoak zehaztuta dituzte. Gaur, Maixa Zugasti idazle tolosarraren L.A.A. liburua jorratuko dute taldean. Otsailean, berriz, Ekaitza urrun liburua irakurri beharko dute. Kantua izango da kalera atera eta eztarriak berotzeko aukera emango duena. Hilean behin, Amezketa Kantari taldeak herritarrei dei egingo die beraiekin batera kantuan aritzera ateratzeko.

INAUTERIAK

Tolosan bakarrik ez, Amezketan ere inauteriak indar handiz ospatzen dituzte, eta otsailaren 22an eta 23an, larunbat eta igandez, Talai dantzariek herriko baserri eta etxeak pasako dituzte, umore ona oparituz.

NEGUKO KULTUR ESKAINTZA

Gaur, urtarrilak 21

19:00. Irakurketa taldea elkartuko da, kultur etxean. L.A.A. liburua aztertuko dute, eta Maixa Zugasti tolosarra da idazlea.

Urtarrilak 26, igandea

17:00. Zinea kultur etxean. Haurrentzako filma proiektatuko da.

Otsailak 6, osteguna

19:00. Amezketa Kantarikoak elkartuko dira Arkaitzpe tabernan, herria kantuz girotzeko.

Otsailak 16, igandea

16:30. Zinea kultur etxean. Haurrentzako pelikula bat proiektatuko da.

Otsailak 18, asteartea

19:00. Irakurketa taldea elkartuko da kultur etxean. Ekaitza urrun liburua aztertuko dute, Joanes Urkixo idazle bilbotarrarena.

Otsailak 22-23

Talai dantzariak ibiliko dira herrian barrena.

Martxoak 5, osteguna

19:00. Amezketa Kantarikoak elkartuko dira Arkaitzpe tabernan, herria kantuz girotzeko.

Martxoak 8, igandea

Emakumeen Nazioarteko Eguna.

Martxoak 17, asteartea

19:00. Ahoz Aho ipuin kontaketa saioa izango da, kultur etxeko aretoan.

Martxoak 29, igandea

16:30. Zinea kultur etxean. Haurrentzako pelikula proiektatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!