Haurtxokoaren gaineko bilera egingo dute hilaren 24an

Ataria 2020ko urtarrilaren 9a

Amezketako Udalak Haurtxokoa jarri berri du martxan herriko 0-6 urte bitarteko haurrek eta euren gurasoek negua epelean igarotzeko gunea izan dezaten. Azaro amaieran zabaldu zituen ateak txokoak, eta gurasoek autogestionatutako gunea izango da. Bilera deitu diete erabiltzaile izango diren gurasoei, eta bilera hilaren 24an, 17:00etan, Haurtxokoan bertan egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!