Amezketako gimnasioko erabiltzaileek izena eman beharko dute

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 19a, 19:57

2020. urtean bazkide izaten jarraitu behar ez dutenek urtarrilaren 10a baino lehen giltza itzuli behar dute.

Amezketako Udala dagoeneko urte berrira begira jarri da, eta herritarrak kirola egitera bultzatu nahi ditu. 2020ko erabiltzaileei dei egin die; erabiltzen jarraitu, hasi edota utzi nahi dutenei.

Hasteko, erabiltzen jarraitu nahi ez dutenek giltza itzuli beharko dute udaletxean urtarrilaren 10a baino lehen. Bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, berriz, dagokion kuota urtarrilaren 2tik 31ra bitartean ordaindu beharko dute, eta agiria udaletxean aurkeztu. Bi aukera jarri dituzte erabilerarako: urte osoko kuota ordainduta edo lau hiruhileko aukeran. 16 urtetik 65 urtera bitartekoek urte osoa 60 euro edo hiruhilekoa 20 euro ordaindu beharko dute; aldiz,65 urtetik gorakoek, urtea 30 euro eta hiruhileko bakoitza 10 euro.

Aurten jarri dute gimnasio berria martxan, eta herritarrei ez ezik, Amezketan erroldatuta ez daudenei ere erabiltzeko aukera eskaintzen die udalak. Amezketan erroldatuta ez daudenen kasuan, urte osoak 100 euroko kostua du, eta hiruhilekoak 30 euro. Ordainketa udaleko kontu zenbakira egin beharko da.

Giltza adimenduna ematen diete bazkideei, eta lehena dohainik da. Hori bai, norbaitek giltza galtzen badu, berria egitea 10 euro kobratuko zaio.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!