Aukeratu dituzte 2020ko egutegirako argazkiak

Ataria 2019ko abenduaren 9a

Azaroaren 2an egin zuten aukeraketa. Lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren urtearen hasieran esango dute, egutegiak banatzen direnean.

Amezketan 2020ko egutegia osatzen ari dira. Horretarako, besteak beste, argazki lehiaketa antolatu zuten. Guztira 95 jaso zituzten. "Ikus daitekeenez, beste urtebetez, maila handia izan da, kalitate handiko argazkiak aurkeztu dira", azaldu dute udaletik. Azaroaren 2an aukeratu zituzten lehiaketako irabazleak eta egutegia osatuko duten argazkiak. Urte hasieran jakinaraziko dute sarituen zerrenda, 2020ko egutegiak banatzen dituztenean. Udaletik parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!