Euskararen Eguna 2019

Euskararen eguna aurreratuta ospatu dute, Amezketan

Ataria 2019ko abenduaren 2a

Hitzolarien jolasa egin ostean, plaza inguruko tabernak alaitu dituzte Amezketa Kantarikoek.

Eguerdiko kanpaiak jotzearekin elkartu dira Amezketako hitzolariak plazan. Herriko hitz eta esamoldeak frexkatu ostean, kantuari ekin diote. "Behin betiko" eta "Kontrapas" kantuak abestu ostean, "Lau teilatu"-ren txanda izan da, minbizia duten haurrekiko elkartasuna adieraziz. Ondoren, Arkaizpe, Beartzana eta Ametza tabernen atarian egin dituzte geldialdiak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!