Negua babesean igarotzeko gune berria inauguratuta

Ataria 2019ko azaroaren 27a

Dagoeneko martxan da Amezketako Haurtxokoa. Festa irekierarekin zabaldu zituen atzo arratsaldean bere ateak gune berriak, Amezketako plazan.

0-6 urte bitarteko haurrek eta euren gurasoek negua epelean igarotzeko gunea izango dute. Gurasoek autogestionatutako gunea izango da eta ordutegi mugatua izango du. Erabiltzaileek txip-dun giltzak udaletxean eskuratu ahal izango dituzte.

Zero eta sei urte bitarteko haur gutxi falta izan ziren atzokoan Haurtxokoaren irekiera festan, jostailuak eskura, eta jatekoa eta edatekoa izan zuten haur zein gurasoek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!