Albitzuri Handi Txapelketa (Amezketa, 2019-11-16) (42'39)

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2019ko azaroaren 24a

Lau urteren ostean, Albitzuri Handi Txapelketa jokatu da Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Azken aldian bezalatsu, eguraldi euritsu eta hotzari muzin eginda, sarrera dotorearearekin gainezka egin du frontoiak. Hamar minutuko tanda izan du harri jasotzaile bakoitzak eta horietako dexentek gaur izan dute lehen harremana harri honekin.

Jokin Eizmendi zarauztarrak 11 jasoaldi egin ditu eta bera atera da irabazle. Goenatxo II.ak 15 jasoaldi egin zituen 1996an eta berak dauka marka. Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra bigarren postuan geratu da 8 altxaldi harriari emanda. Beñat Telleria Telleria IV.ak 7 jasoaldi egin ditu. Aimar Irigoien txapeldun handiak ezustekoa eman du eta harridura sortu du jendearengan. Harriari nola heldu asmatu ezinik ibili da eta ez du jasoaldirik egin, era askotara saiatu arren. Berdina gertatu zaio lehen aldiz zetorren Josu Urbieta aiarrari. Orohar, herri-kirol jaialdi bikaina atera da Amezketakoa. Beste lau bat urtetan atseden hartuko du Albitzuri Handi harriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!