Altuna III.a eta Ezkurdiaren arteko partida ikustera joateko autobusa antolatu da igande arratsalderako. 15:30ean aterako da Beartzana ondoko aparkalekutik, eta pertsona bakoitzeko bost euro ordaindu behar dira. Ordainketa autobusera igotzerakoan egingo da eta dirua justu eramateko eskatu dute. Izena ohiko lekuetan eman daiteke eta azken eguna bihar izango da, goizeko hamarrak bitarte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?