Bazkariaren ondoren kantuan ibili dira amezketarrak

Tolosaldeko Ataria 2019ko aza. 11a, 11:51

Larunbatean egun borobila atera zitzaien Kultur Hamabostaldian parte hartu zutenei. Herriko produktuekin osatutako bazkaria, babarrunak sakramentuekin, eta euskal abestien kantaldia izan zuten, Mutiko Alaiakekin. 

EGITARAUA

Gaur, astelehena

11:30.San Martin eguneko meza nagusia. Ondoren.Bertsolari eta trikitilarien saio labur bat.

14:00. Bazkaria Txindoki (Errekalde) jatetxean, Bertsolari eta trikitilariak ere bertan izango dira. Amezketan erroldatutako 60 urtetik gorakoentzat eta erretiratuentzat.

16:00. Haurrentzat jolasak frontoian eta ondoren merienda.

Azaroak 12, asteartea

20:00.Doluarekin harremanetan hitzaldia emango du Saioa Otegik. Galera afektiboak kudeatzen ikasteko izango da. Bakoitzaren emozioak eta denborak desberdinak direlako.

Azaroak 13, asteazkena

19:30.Napardeath pelikularen emanaldia. Ataun of death trilogiako hirugarrena, kultur etxeko areto nagusian.

Azaroak 14, osteguna

19:30.Maider Mendizabal, Emakume pilotariak solasaldia izango da, kultur etxeko areto nagusian..

Azaroak 15, ostirala

20:30. Konplizeak antzezlana, Berrobiko Txalo-talo taldearen eskutik, kultur etxeko areto nagusian.

Azaroak 16, larunbata

17:00.Albitzuri Aundi Harriaren Txapelketa jokatuko da, pilotalekuan.

Azaroak 17, igandea

10:00.Amezketako perie. Zer ikusi, erosi, jan eta edan izango da, goiz guztian zehar.

Azaroak 30, larunbata

Gaztaina jatea egingo dute, Ugarteko elkartean.

Abenduak 13, ostirala

Amaren alabak taldeak kontzertua eskainiko du.

Abenduak 19, osteguna

Amezketa kantari izango da, eta herritarrak kantuan ibiliko dira.

Erlazionatuak

Amezketarrak kantuan eta dantzan

Tolosaldeko Ataria 2019 aza 11 Amezketa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!