Euskal soinu tresna bereziak ikusi dituzte Amezketan

Ataria 2019ko azaroaren 5a

Kultur Hamabostaldiari hasiera eman zioten, atzo, euskal herri soinu tresnen erakusketarekin, Amezketan. Beasaingo Ostadar dantza taldearen eskutik izan zen.  

Erakusketaz gain, ordea, hitzaldi ibiltaria eskaini zuen Jon Zubeldia abaltzisketarrak. Soinu tresna bakoitzaren gaineko azalpenak eman zituen, eta noski, soinuak atera zituzten. Hori baita ikusgai jarri zituzten soinu tresna guztien helburua. 

Hiru alorretan banatu zituzten soinu tresnak erakusketan: dantzariek erabiliak, musika tresnak eta jostailuak. Bertaratuek probatu ahal izan zituzten, eta dantza taldeko kideek erakustaldiak ere egin zituzten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!